
Maiatzaren 9, 10 eta 11n egingo da Arrigorriagako Clown eta Pailazoaren Nazioarteko Jaialdiaren XIX. edizioa. Gaur, prentsaurrekoan, ekimenaren nondik norakoak eman dituzte antolatzaileek, Rekalde Aretoan.
Asier Albizua Manrique, Arrigorriagako Alkateak aipatu du 240 artista iragan direla Clown eta Pailazoaren Nazioarteko Jaialdiaren 19 edizioetan, “eta horrek esan nahi du ekimen kontsolidatua dela gurea”.
Aurtengo programazioan hiru lan izango dira euskaraz, eta beste guztiak gaztelaniaz, edota keinuekin eta mutuak izango dira, “guztiak halere, kalitate handikoak, familiei zuzendurik eta zuzeneko harremana eskaintzen dutenak”.
Amagoia Garaizabal Armesto Jaialdiaren Arduraduna eta Arrigorriagako Udaleko Kultur eta Kirol Teknikariak azaldu ditu gero, zeintzuk talde eta obra ikusi ahalko diren maiatzaren 9, 10 eta 11n, Arrigorriagako Clown eta Pailazoaren Nazioarteko Jaialdian.
Ostiralean, maiatzak 9, Nalúa taldeak El Gran Fakir izeneko obra egingo du, euskaraz, 18:30ean, Udaletxeko Plazan. Beranduago, 19:45ean, Capicua taldeak Entredos egingo du.
Larunbatean, goizetik arratsaldera bitartean, Gari Montxo eta Joselontxo, Cartonutti, Hnos. Infoncundibles, Monkey Style eta Guilem Albà & The All-In Orchestra taldeen txanda izango da.
Igandean, Alauda Teatro, Adrian Schvarzstein, Sergio Pla, Dudu & Companyia, Teatro Salitre eta Teatrapo konpainiek euren proposamenak kaleratuko dituzte herriko hainbat tokitan.
Ekimen osagarriak ere antolatu dira egun hauetarako. Hala, El Gran Rufus artistak zirku tailerra egingo du, ostiral honetan, eta honezkero hasita dagoen, eta maiatzaren 12ra bitartean iraungo duen Gorakada 25 urte erakusketa ere ikusgai jarri da
Noiz, zer eta non jakin nahi baduzue, onena Arrigorriagako webgunea bisitatzea duzue onena.