
FAS zineklubak Hermosa juventud (Jaime Rosales, Espainia, 2014) filma proiektatuko du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean; emanaldia Mugarik gabeko Ekonomialariak eta Ekonomisten Euskal Elkargoa erakundeekin elkarlanean ondu du Bilboko zineklubak.
Adela Innerárity Lur gozoa Herritargo Kontzienterako plataformako presidenteak eta Carmen Masiá Emakumearen Lidergorako Mirra elkarteko idazkariak aurkeztuko dute emanaldia.
Filmak Natalia eta Carlos gazte amoranteen bizitza kontatzen du: Hogei urteko bikotea da, eta zailtasunak dituzte eguneroko bizitzan aurrera egiteko, Espainiako egoera ekonomiko txarra dela eta. Egoera petral horretatik ateratzeko, porno domestikoa egitea bururatuko zaie, baina alabaren jaiotzak planak irauli egingo ditu.
Hermosa Juventud Jaime Rosales zinegile katalanaren bosgarren lana da, eta , porno espainoleko aktore garrantzitsuenetariko bat den Torberen laguntzarekin egin du.