MUSIKA

Bilbao BBK Live Jaialdiaren kartela osaturik

Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendin izango da uztailaren 11n, 12an eta 13an. Orain, egunez eguneko kartelaren berri eman dute, eta eguneko sarrerak ere salgai jarri dira.

Jaialdian 20 talde baino gehiago sartu dira, eta zerrendaburu, bai bakarka, bai Oasis taldearekin batera, Liam Gallagher izango da. Beste aldetik, Damon Albarn-ek The Clash, The Verve eta Fela Kuti taldeetako kideekin osatu duen supertaldea ere izango da Bilbon.

Bilbao BBK Live jaialdiak honela aurkeztu ditu parte hartuko duten beste talde batzuk: Boy Azooga laukote formatuan etorriko da Bilbora, instrumentazioen eta generoen nahasketa dibertigarria eskaintzera; Georgia, Londreseko multiinstrumentista, ekoizle eta konpositore honen indar sortzaile liluragarria; Argentinako pop independentearen azken aurkikuntza, Las Ligas Menores, pop zuzena eta lo-fi estiloak 90eko hamarkadako indie iparramerikarra gogorarazten du, abestien gai nagusiak desamodioa, adiskidetasuna, ziurgabetasuna eta nerabezaroaren ondoko bilakaera izanik; Ider, Ingalaterrako underground estiloan laudorio gehien jaso dituen proposamenena da eta, besteak beste, BBC Radio 1 irrati garrantzitsuan maiz entzun daiteke; Mourn, taldearen lehenengo diskoak nazioarteko kritika harri eta zur utzi zuenetik bost urte igaro eta hiru disko argitaratu dituztela, Mourn jada ez da promesa bat, errealitatea baizik; Nadia Rose rap-kantari britainiarrak Highly Flammable lehen diskoan eta beste hainbat singletan ere argi erakutsi duen nortasuna ekarriko du, rap eta R&B estiloetako promesa berrien artetik nabarmentzera eraman duen nortasuna baita; eta The Psychotic Monks lauko frantsesak bi disko kaleratu ditu eta harrera bero-beroa izan dute, euren konposizio kaotikoekin (baina menderatuak) eta sintetizadoreen eta riff sendoetan oinarrituta.

Parte hartuko duten beste artista batzuk Anari, Antifan, Baiuca, Cecilio G, Cupido, Pimp Flacoren eta Solo Astraren supertaldeak, Derbi Motoreta’s Burrito Kachimba, Nøgen Donostiako boskotea, Perro, eta abar.

Jakingarri guztiak: Bilbao BBK Live jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button