ESZENA

Olaeta ballet konpainiaren inguruko liburua editatu dute

Segundo Olaetak bizitza osoa eman zuen Euskal Herriko dantzak eta baleta uztartzen. 1926an Elai Alai dantza taldea sortu zuen, eta gerra zibili dela eta, konpainia osoak Frantziara ihes egin zuen, non arrakasta handia erdietsi zuen.

Segundo Olaeta lehenengo akademiak eratzen hasi zen Iparraldean 1939 urtean, eta handik aurrera, Amerikatik birak, ikuskizun ezberdinen estrainaldiak eta akademia gehiagoren irekiera.

Olaeta konpainiak 55 obra inguru egin zituen, tartean, balet klasikoa, euskal baleta, zarzuelak eta haurrentzako ikuskizunak.

Akademiak 12.000 ikasle baino gehiago izan zituen. 2007. urtean ateak itxi bazituen ere, Olaeta familiak zenbait ekitaldi egiten jarraitu du, esaterako, Baionan egindako Ballet Olaeta: Amets baten koreografia erakusketa.

Olaeta Balletak liburuak Euskal Herrian egon den dantza konpainia garrantzitsuaren historia bildu ez ezik, ospe handiko dantzari-familia baten memoriak ere jasotzen ditu.

Argitalpenaz aparte, dokumental bat, erakusketa bat eta hitzaldi zikloak ere egingo dituzte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button