Nontzeberri

Antzerkiñon zikloa Abadiñon

Hiru antzerki talde euskaldun eta galiziar bi ari dira bere lanak eskaintzen hil honetan Abadiñoko Antzerkiñon zikloan.
Lehenengo edizioa duen jaialdirako umeentzat pentsatutako bost antzerki lan ekarri dituzte. Erakustaldia jarraipena izateko helburuarekin abiatu dute lehen aldiz aurten Bizkaiko herrian.

Kukubiltxok hasiera eman zion jaialdiari atzo bertan jatorri ezberdineko ume biren arteko maitasun istorioa kontatzen duen istorioarekin. Uharte ezezaguna aurkeztu zuen egun berean ere 18:00etan, Markeliñek.

Galiziatik datozen konpainia biren lanak ere izango dira Antzerkiñon ikusgai: Trompicallo taldearen El día que llegó la lluvia y llovió, martxoaren 26an, 12:30ean, eta El retrete de Dorian Gray-ren Rua aire, 27an, 12:30ean.
Gorakada Durangaldeko taldearen Ogro txikia obra sarituak itxiko du aurtengo jaialdia.

Exit mobile version