IKUS-ENTZUN

Fantasiazko eta Beldurrezko XXIII. edizioan parte hartzeko epea

Aurtengo urriaren 27tik azaroaren 2ra arte ospatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko XXIII. Astea, eta egun hauetan zabaldu da ekimen horretan parte hartzeko epea.
Bertan film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da orain, eta lanak bidali nahi badituzue, izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango dela gogoratu behar duzue.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen XXIII. edizioko lehiaketan parte hartuko duten film luzeak Publikoaren Sarira aurkeztuko dira eta 6.000 euroko saria irabaz dezakete.
Beste aldetik, film laburren nazioarteko lehiaketan 30 minutu edo gutxiago irauten duen edozein film labur inskribatu daiteke. Noski!, fantasiazko edo beldurrezko gai bat landu beharko dute biek.

Oinarriak eta inskripzioa www.sansebastianhorrorfestival.com webgunean begiratu eta eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button