LITERATURA

“PoeXía ex!perimental” izeneko erakusketa, Barakaldon

Azaroaren 29ra bitartean, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan, eta Euskadiko Poesia Esperimentalaren Biurtekoaren baitan, PoeXía ex!perimental izeneko erakusketa paratu da.

Erakusketak nazioarteko 20 egileren lanak biltzen ditu. Guztietan poesia esperimentalenarekin harreman zuzena agertzen da. Bertan ere, autoreak, beren obrak eta ikuspegi bereziak analizatuko dituzte. Gainera, egileen gaineko ekitaldi bat programatu da: Aspectos curriculares y la obra intervenida.

Bertan ikusiko diren lanen autoreak honakoak dituzue: Alberto Muñoz, Antonella Prota, Antonio Orihuela, Cesar Reglero, Daniela Bartolome, Detritus, Felipe Zapico Alonso, Giovanni Fontana, Ianire Sagasti, Isabel Huete, Julien Blaine, Luz Grossi, Mary Zurbano, Mikel Varas, Myriam Muriel Mercader, Mónica Nude, Raúl Reguera, Txaro Etxebarría,Txema Agiriano, Vicente Gutiérrez.

Horretaz gain, Bilboko Sarean Elkartean, eta Spazio Grossi lokalean, El sobre como continente izeneko erakusketa ere ikusgai izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button