IKUS-ENTZUN

Fantasiazko eta beldurrezko film ikaragarrienak, Donostian

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea azaroaren 3ra bitartean luzatuko da, eta bertan, betiko lez, urteko film labur eta luze entzutetsuenak eta ikaragarrienak izango dira ikusgai.

Film Luzeen Sail Ofizialak, Film Laburren Nazioarteko Sailak (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astean 13 film laburrek hartuko dute parte Film Laburren Nazioarteko Sailean. Ohiko hiru sari emango dira: Publikoaren Saria (1.000 €), Nazioarteko Epaimahaiaren Saria (1.000 €) eta Gazte Epaimahaiaren Saria), Animazio Film Laburren Sailak (9 film laburrek hartuko dute parte Asteko Animaziozko Film Labur Onenaren Sarirako (1.000 €), publikoak emango duena), Espainiako Film Laburren Saila (8 film laburrek hartuko dute parte Asteko Estatuko Film Labur Onenaren Sarirako (1.000 €), publikoak emango duena), Haurrentzako Zinema, eta bestelako proiekzioak eta herrietan ibilki diren saioak osatuko dute jaialdi beldurgarria.

Beste aldetik, Emakume Zinegileen Erasoa saila ere antolatu da. “Azken urteotan nabarmena izan da beldurrezko zineman zenbait emakume zinegilek egin duten sarraldia mundu osoko zinemaldietan eta pantailetan arrakasta handiz proiektatu izan diren filmekin. Aurten bere hogeita bigarren edizioa beteko duen Bilboko Zinemakumeak Gara! Emakumeek Zuzendutako Filmen Erakustaldiaren lankidetzarekin gauzatuko da zikloa.

Erakusketak, fantzineak, musika emanaldiak, tailerrak eta abar ere topatuko dituzue  Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen programazioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button