Bilboko Arriaga Antzokiak Geronimo Stilton gonbidatu du Gabonak hemen pasatzera eta El musical del reino de la fantasía eszenaratzera. Abenduaren 26tik 29ra bitartean, arratoi famatuenak bere istorioak kontatuko dizkie gaztetxoei.
Geronimo Stilton, 6 eta 12 urte bitarteko haurtxoei zuzendutako literaturako, haur horien heroia eta idoloa da, eta bere istorioak erakargarriak dira, adiskidetasuna, zintzotasuna, maitasuna eta errespetua nahiz bakea bezalako baloreak irakasten dituztelako.
Telebistatik ezagutzen dugun Angel Llacerrek zuzenduta eta Enric Llorten gidoiarekin, musikal honek 8 interprete biltzen ditu guztira eszenatokian, Marc Pociellok gidatuta, honek bizia ematen baitio Geronimo Stiltoni. Berarekin batera, Enric Cambray, María Cirici, Anna Ferran, Marc Ayala, Marina Pastor, Ana Cerdeiriña eta Óscar Jarque ere aritzen dira haur-literatura modernoaren sagu famatuenaren abenturetan.
Geronimo Stilton Italian sortu zen 2000 urtean, Edizioni Piemmeri esker. Mundu osoan gehien saldu den best seller editoriala izatera iritsi da, 46 miloi aletik gora salduta (Harry Potter da hurbiltzen zaion bakarra, 600.000 alerekin). 35 hizkuntzatara itzulita, eta Txinara iristear egonda, Geronimo Stiltonen abenturen arrakastaren faktoreetako bat liburuak aurkezteko modua da, zeren usain desberdinak izaten baitituzte beren pertsonaien arabera; halaber, kaligrafia eta estetika bat datoz abenturetako emozio eta pertsonaiekin, eta irakurleek egin eta argitu beharreko joko eta hieroglifikoak ere agertzen dira.
Geronimo Stilton, el Musical del Reino de la Fantasía-k 2010eko abenduaren 3an estreinatu zen Bartzelonako Teatro Condalen eta bere arrakasta izugarria izan zen.