AGENDA

“Politikoki (ez)zuzena. Gorputza adierazpen politiko gisa” erakusketa ikusgai, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan

Bizkaiko Batzar Nagusiek LGBTIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ospakizunarekin bat egiten dute Politikoki (ez)zuzena. Gorputza adierazpen politiko gisa erakusketarekin. Ortzadar LGBT kolektiboak eta Bilbao Historikok antolatuta, Bilbao Bizkaia HARRO 2019 ekimenaren jardueren barruan kokatzen den ekimena da. Erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan egongo da ikusgai, ekainaren 28ra arte.

Hala, arte plastikoen hainbat diziplinatan (argazkiak, marrazkiak, oihalen gainean egindako lanak eta eskulturak) hamar artistaren lanak biltzen ditu erakusketak: Sheila Gonzalez Azcona, Medea Pola, Denissa Szidorak, Ritha Thende Mindonga, Aitane Goñi, Helena Goñi, Gui Martins, Alberto Taranco, Eduardo Gaviña eta Anca Petrei. Euren lanen bitartez, LGBTIQ+ kolektibo ezberdinei ahotsa eman nahi die, eta euren gorputza arma politiko moduan erabilita, emakumeen, etorkinen, aniztasun funtzionala duten pertsonen, transexualen, pertsona ez bitarren, Drag Queen-en edo Drag King-en ideiak edo emozioak adierazten dituzten pertsonen eskubideen aldeko aldarrikapena egiten dute.

Erakusketaren aurkezpenean Clara Fuster Pastor eta Elena Gomez Menendez komisarioek aditzera eman dutenez, “gure iritziz, gorputza tresna paregabekoa da gu geu benetan garen moduan erakusteko, modu zuzenean eta zintzoan komunikatzeko, eta Artearen Historiak argi eta garbi erakusten du, gertakarien norabidea aldatu zuten ehunka artistaren bitartez.(…) Ikusten duenak gauza asko berriro planteatzera behartzen dion erakusketa da, indarrez betea”.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button