ARTEA

Bruce Davidson, argazkilari humanista

Otsailaren 5etik maiatzaren 6ra, Rekalde Aretoak Bruce Davidson (Chicago, 1933) argazkilari humanistaren argazkigintza-obrari buruzko atzera begirako handi bat erakutsiko du. Ia 200 argazkitan XX. mendearen bigarren zatian, AEBetan gertaturiko aldaketa sozio-poliotikoak azter daitezke. Bartzelona, Madril, Rotterdam edota Viena bisitatu ostean Rekalde Aretoan tokia hartu du erakusketa Mapfre Fundazioak ekoitzi du, Magnum Photos eta Rekalde Aretoarekin elkarlanean.

Magnun Agentziako kidea zen Bruce Davidson 60ko hamarkadaren hasierako argazkilari dokumentalista onenetakoa dugu, eta erakusketa honetan joan den mendearen azken 50 urte birpasatzen ditu, hitz interesgarriko hainbat serieren bidez, hala nola, Brooklyn Gang, East 100th Street, Time of Change: Civil Rights Movement, Bidaietako argazkiak,  Nature of Paris  edota Nature of Los Angeles. Multzo guztiak modu kronologikoan daude jarrita; gaztetatik ateratako argazkiak ikus daitezke hasieran, eta ia laurogei urte pasatxo betetzean atera dituen azkenak ere bai.
Bruce Davidson (Chicago, 1933) argazkilari berezia da, eta atera behar duen horretara beste modu batean hurbiltzen da, distantziarik gabe, izan ere, “argazkilariak  oso erraz lortu zuen argazkietan agertzen diren pertsonen konfiantza eta horiekiko irisgarritasuna, baita gairik gatazkatsuenetan ere”. Ez da erreporteroa, gai bat hainbat urtez jarraitzen du jorratzen, eta bere argazkigintza nabardura soziala du zalantzarik gabe, horrexegatik dio berak argazkilari humanista dela, eta ez artista bat. “Bere obra argazkietan agertzen diren pertsonen eguneroko bizitzan ohikoak diren  errealitate gordinen eta  inguru prekarioen eta zaurgarrien aurreko konpromiso etikoaren isla da”.

Mapfre Fundazioaren Argazkilaritzako Carlos Gollonet komisarioaren hitzetan, “bere obra neurribakoa den arren, hemen, sasoi sortzaile guztiak bildu dira, 1955. urtean egindako argazkietatik 2013an egindako azkenetara arte. Aipagarriak dira eskubide zibilen aldeko borrokarekin izan zuen harremana, bost urtez jardun batzuen giro sozial horretan murgilduta, argazkiak atera eta atera”.

Mapfre Fundaziotik Rekalde aretoak hartzen dituen bosgarren erakusketa da hori. Aurretik, Fazal Sheik (2010), John Gutmann (2011), Emmet Gowin (2013)  eta Lynne Cohen (2014) artisten lanak erakutsi dira.

Erakusketarekin bat egiten duten jarduera osagarriak eta tailerrak ere egingo dira Rekalde Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button