IKUS-ENTZUN

“FANT Zinemaldia”, azarorako prest

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak (FANT) azaroaren 7tik 12ra bitartean ospatuko du bere XXVI. Edizioa. Gaur goizean aste horretan garatuko den programazioa aurkeztu du.

FANT azaroaren 7an hasiko da modu berezian eta inaugurazio-ekitaldi batekin. Bertan, Steven Kostanski zuzendariaren Psycho Goreman filma eta Paul Urkijoren Dar-Dar film laburra proiektatuko dira.

Lehiaketarako Atal Ofizialaren barruan, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Sarietara aurkezten diren 10 filmak (Film Luze Hoberenaren saria 3500 eurokoa da) hauek dira: A Good Woman Is Hard To Find (UK/BEL, 2019), Abner Pastoll zuzendariarena; Amigo (ESP, 2019), Oscar Martin zuzendaritzapean; Amulet (UK/ AEU, 2020), Romola Garairena; Boy Meets Gun, (NETH, 2020), Joost van Hezik zuzendaritzapean; Darlin (USA, 2019), Pollyana McIntoshek zuzenduta; Host (UK, 2020), Rob Savagerena; Jesus Shows You Way To The Highway (ESP, 2019), Miguel Llansorena; Nuclear, (UK, 2019), Catherine Linstrum zuzendaritzapean; The Pool, (2019, THA), Ping Lumpraploeng errealizadorearena, eta Z (CAN, 2019), Brandon Christensen zuzendaritzapean.

Egun berean euskal film laburrak ere pantailaratuko dira. Horiek Epaimahaiaren saria Euskal Film Labur hoberenari (2.000 euro) eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari (3.000 euro) eskuratzeko hautagaiak izango dira.

Horretaz gain makina bat atal bideratuko dituzte antolatzaileak, hala nola, Ikuspegi Fantastikoa, Golem-Alhondiga zinemetako 2. aretoan egingo dena; Fant Maisuak (John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho menduko dira); La Aventura (Atal honetan bi zinta proiektatuko dira: Rob Grant-en Harpoon eta Carlo Mirabella-Davisen Swallow; Proiekzio Bereziak eta FANT Zinemaldiaren itxiera, hilak 12, Azkuna Zentroko Auditorioan. Horietan guztietan lan mordoa pantailaratuko dute.

Ordutegiak, saioak eta abar, FANT.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu