
Datorren urteko maiatzaren 7tik 14ra Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoa, FANT ospatuko da, eta bertan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaldu da. Eskaerak jasotzeko epea otsailaren 21ean itxiko da.
2021eko FANT edizio horretan, zinemaldiak bere sariei eutsiko die film luzearen arloan: sail Ofizialeko Film Onenaren saria 3.500 eurokoa izango da, eta fantasiazko Panoramako Film Onenaren saria 2.250 eurokoa. Gainera, Zinemaldiak Sail Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sariak ere mantenduko ditu: gidoi Onenaren Saria (Euskal gidoilarien Elkarteak emana) eta Zuzendaritza berritzaileenaren Saria (FAS zineklubak emana). FANT Zinemaldi Fantastikoak ere bere Fantrobia Saria emango du, azken urteetan fantasiazko zinemagintzaren balio gorakorra izan duen pertsona bati ematen zaiona.
Diogun bezala, lan berriak jasotzeko muga otsailaren 21ean, igandean, itxiko da, eta zinemaldian parte hartzeko lanen aurkezpen-prozesuari buruzko xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus webgunean kontsulta daitezke.