IKUS-ENTZUN

FANT-en irudi berri umoretsu dator

Maiatzaren 3tik 10era bitarte egingo den FANT Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiak bere 19. edizioaren kartela ezagutarazi du. “Oraingo honetan, irudiak umore ukitua du, oso beharrezkoa krisi garai hauetan, izan ere, etorkizuneko Bilbon baino ez bailitzateke posible horrelako irudia: adineko emakume gozo eta alaiak galdera egiten dio intsektu burua duen estralurtarrari, biak tranbiaren zain dauden bitartean”.

Bihar, martxoak 15, amaitzen da FANT laburrean lehiaketarako filmak aurkezteko epea. Jaialdiak hiru sari banatuko ditu, epaimahaiaren iritziz eta ikus-entzuleen iritziz film labur onenek jasoko dituzten sariak, bakoitza 3.000 eurokoa, eta euskal film labur onenari emango zaion epaimahaiaren saria, 2.000 eurokoa.

Aurtengo epaimahaiari dagokionez, Koldo Serra zinegile bilbotarrak, David Martos kazetari eta zine kritikariak, eta Maru Valdivielso antzezleak osatuko dute.

Aipatutako sari horiez gain, FANTek sekzio ofizialeko genero fantastikoko film luze onenaren eta Fantrobia Saria ere banatuko ditu. Bigarren hori azken urteotan zine fantastikoaren baitan nabarmendu den pertsonari emango zaio.

Euskal Herriko Gidoilarien Elkartearen eta FAS Zine Klubaren lankidetzari esker, Sekzio Ofizialeko film hoberenak lortuko duen sariaz gain, sekzio horretako gidoirik hoberenak eta zuzendaritza lanik hoberenak ere saria jasoko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button