IKUS-ENTZUN

FANT-en inaugurazioan zine maratoia

FANT datorren maiatzaren 6an hasiko da, eta behar bezala hasiera emateko, bost orduko gaueko zine maratoia programatu da. Goizaldeko ordu bietatik aurrera Campos Antzokiak, iaz arrakasta lortu zuten lau lanen emanaldia hartuko du.

Gau horretan sekulako izua pasatu nahi baduzue, adi honako filmei: Blaine anaien Nina Forever (2015, UK), Paul Hyetten Howl (2015, UK), Jason Lei Howdenek zuzendutako Deathgasm (2015, Australia), eta Julien Seriren Night Fare (2015, FR) film frantsesa.

Halaber, La Aventura Audiovisual banaketa etxearen eskutik Estatuko aretoetara heldu diren lan garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituen zikloa jasoko du maiatzaren 7tik 12ra. Bertan, Basoko txabola (Drew Goddard, 2012), The Innkeepers (Ti West, 2011), Snowpiercer (Bong Joon-ho, 2013), The Woman (Lucky McKee, 2011) edo The Invitation (Karyn Kusuma, 2015) filmak ikusteko parada egongo da.

Datozen egunetako filmak, laster batean aletuko ditugu. Bitartean programazio osoa FANT-en duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button