BERTSOTAN

Lehen saioak Gpuntuan

Joan den astebruruan, Orioko Herri Ikastolako aretoan eman zitzaion hasiera aurtengo Gipuzkoako Txapelketari, goizeko 11:30ean jokatu zen lehen saioarekin. Sei bertsolari izan ziren norgehiagoka horretan: Andoni Otamendi, Andoni Goitia, Arnaitz Lasarte, Josu Oiartzabal Xamoa, Julen Agirreburualde eta Endika Igartzabal. Guztietatik, Andoni Otamendi izan zen lehena.

Goizeko saioaren ostean bertsozale, bertsolari, antolatzaile eta enparauek Balea elkartean bazkaldu eta hasiera eman zitzaion arratsaldeko saioari, 17.30ean.
200 lagun ingururen aurrean, sei bertsolari: Ibai Esoain, Mikel Olaizola, Nekane Zinkunegi, Antton Fernandez, Mikel Artola eta Gorka Azkarate.
Saio biziaren ostean, Ibai Esoain izan zen puntu gehien batu zuena.

Beraz, goizean Andoni Otamendi nagusitu zen 321 punturekin eta atzetik Arnaitz Lasarte (306), Endika Igartzabal (298,5), Josu Oiartzabal Xamoa (297,5), Andoni Goitia (286,5) eta Julen Agirreburualde (246) geratu ziren.
Arratsaldeko saioan Ibai Esoain oriotarra nagusitu zen 287 punturekin, eta gero, Gorka Azkaratek 286 puntu lortu zituen, Nekane Zinkunegik 271, Mikel Artolak 261,5, Mikel Olaizolak 261 eta Antton Fernandez 260.

Hurrengo kanporaketak larunbatean izango dira Mutrikun eta Alegin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button