ESZENA

“Arkimedesen Printzipioa”, Gasteizko Principal Antzokian

Maskarada euskal antzerki taldearen lan berria da Arkimedesen printzipioa. Arriagan estreinatu ostean, gaur, Gasteizko Principal Antzokian ikusteko parada egongo da. Sare sozialek, albiste direnak edo ez direnak hedatzeko duten gaitasuna azalerazten du antzezlanak, horrek guztiak dituen ondorioekin.

Arkimedesen Printzipioak hauxe kontatzen du:  “Haur igeriketa taldeko entrenatzailea mutiko bati ahoan musua ematen ikusi duelakoan dago neskatila bat. Masailean musu bat baino ez da, entrenatzaileak nekatzeraino dioen bezala edo benetan bazegoen asmo lizunik? Une honetatik aurrera sare sozialak irakiten hasiko dira eta saihestezineko zurrunbiloan hedatuko dute eskandalu bihurtuko den berri hura, beste aldetik inork egiaztatzerik ez daukana.”

Arkimedesen printzipioa lanaren euskarazko bertsioan Tessa Andonegi, Eneko Sagardoy, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino arituko dira aktore. Guztiek ere lan asko eta bikaina egin dute azken urteetan, antzerkian zein telebistan. Gaztelaniazko bertsioa Javier Pereira, Lola Baldrich Álvar Gordejuela eta Gorka Mínguez daude.

Obra honek 2011ko Born Saria eskuratu zuen. Gainera, arrakasta handia erdietsi du Mexiko, Argentina, Kolonbia, Frantzia, Italia edo Errusian, besteak beste.

>

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button