LITERATURA

Istorio durduzagarriak

Iñaki Irasizabal idazleak Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? (Elkar) izeneko lana kaleratu du. Gaur berton aurkeztu du Donostian Xabier Mendiguren argitaletxe horretako editorearekin.

Argitaletxearen arabera, liburu honetako gizon-emakumeek deserrotze mota bat bizi dute: badute familia bat, harreman sare bat, horrek ez dakarkie bakerik ordea; galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edo adikzioren bat akaso… azken finean, desegokiak dira gizartearen begietan.
Iñaki Irasizabalek, bere aurreko ipuin bildumarekin abiarazi zuen ildo berrian sakonduz, istorio durduzagarri eta pertsonaia bizarroen sorta bat eskaintzen du, gazte nahiz zaharrak, bere patetismoan hunkigarriak, bere bitxitasunean sinesgarriak, bere arroztasunean hurbilak; gu geu izan gintezkeenak, edo gure ondoko norbait.

Iñaki Irasizabal idazle porrokatua da eta makina bat lan plazaratuak ditu. Durangon jaio zen 1969an, Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen, eta diogun moduan hainbat liburu idatzi ditu, gehienak noir generokoak. Bereak dira Burua txoriz beterik (Augustin Zubikarai nobela laburren saria), Mendaroko txokolatea, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak, Odolaren deia, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button