LITERATURA

“Eztabaidak Literaturarekin” zikloan, Ana Urkiza eta Castillo Suarez idazleak

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin zikloaren emanaldi berri bat antolatu du gaur, Ana Urkiza eta Castillo Suarez idazleekin. Garbiñe Ubeda idazlea ere arituko da moderatzaile lanetan.

Saioan idazleek gizartean duten zereginaren inguruan arituko dira bi adituak. Eta gainera, idazleak entretenimenduaren munduan duen rola, kontakizunean duen garrantzia, eskolarekin edo pedagogiarekin duen lotura eta hizkuntza gutxituekin duen erantzukizuna izango dira eztabaidarako jorratuko diren beste gai batzuk.

Ana Urkiza poeta eta narratzailea da, eta hainbat lan plazaratu ditu, tartean, Desira izoztuak,  Mamuak, Gela ilunetik, Bazterreko ahotsa, edo Nire hiriko poemak.

Castillo Suarez euskal poesian dagoen ahots interesgarrienetako bat da, eta askotan saritua izan da: bi aldiz irabazi du Iruñeko Udalaren poesia lehiaketa eta beste bi Ernestina de Champourcin saria, Arabako Foru Aldundiak antolatzen duena. Bere lanak, besteak beste, Mugarri estaliak, Spam poemak, Bala hutsak, Souvenir eta Urtebetetze festa dira.

Hitzordu honetara joateko ezinbestekoa da bertako webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button