ESZENA

Gertaera berezi eta hunkigarria

Otsailaren 25ean, igandean, Hika antzerki taldearen 35. urteurrena ospatzeko ikuskizun berria estreinatuko da Astigarragan: Atearen Bestaldean.

“Urteak betetzea, gertaera berezi eta hunkigarria da. Gure istorioko neska bakarrik dago berean, baina egoera horri aurre egin nahi dio eta hain egun berezian bakarrik ez egoteko atea ireki, eta bila abiatzea erabakiko du eta bizi-bidai batean murgilduko da.”

Sandra Fernandez Aguirre aktoreak eta Unai Celaya musikariak intepretatuta, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, testurik gabeko ikuskizun familiarra da Atearen Bestaldean. Piezak pertsona guztiok kontu txarrak gainditzeko dugun gaitasunari balioa ematen dio.

“Ate bat ireki eta zeharkatu; ate bat ireki eta gonbidatu; alaitasun eta itxaropen ekintza txikiak, egiteko errazak iruditu arren, batzuetan ezinezkoak direnak. Pertsona guztiok emozioz bizi dugu gure urtebetetzea, batez ere adin goiztiar eta gazteetan. Ia beti itxarondako eguna izaten da, familiarekin, lagunekin, eskolan edo lanean ospatzeko eguna. Belarriak luzatzea goizean esnatzean, zorionak, urtebetetze kanta, tarta, txaloak, besarkada… urtero emozio berarekin. Nor ez da triste sentitu hainbeste estimatzen duzun pertsona horri urtebetetzea ahazten zaionean? Edo are okerrago, zerbait sortu zaiela eta zure urtebetetze-festara joaterik izango ez dutela esaten dizutenean; edo eskolan inork bere urtebetetzera gonbidatzen ez zaituenean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button