ARTEA

Dora Salazarrek eskultura mintegia emango du Bilbon

Gorputzaren ikuspegitik ekin nahi dio eskultura mintegiak, erakusketak adierazi dezakeen zentzu bikoitza kontutan izanda: artistak bere lana erakusten duen bakoitzean ematen den biluzte kontzeptual eta emozionalaren gisakoa. Berezkotik objektualeraino; pribatutik cizarte eremuraino; pertsonaletik publikoraino.

Gorputzaren atal ezberdinak abiapuntu modura erabiliz, izaeraren ezaugarrien gaineko enigma erakusten digu aurrez aurre aurpegiak, mozorroaren arazoaren berri ematen digu eta "gizon edo emakumea"ren gaineko arazoa azaleratzen du.

Gorputzeko atal ezberdinak (aurpegia, oinak, gorputz-enborra, eskuak…) erabiliko ditu mintegiak abiapuntu gisa, eta igeltsuzko loturez egindako moldeen bidez erreproduzituko dira beste batzuekin eraikitakoa lortu arte, klon, ziborg, frankenstein edo pinotxo baten antzekoa, honela bada, itzalen antzerkia sortuko da non pertsonek euren mozorroak eta pertsonaia ezberdinak galdekatuko dituzten.

Mintegian ez dira bakarrik eskultura prozedura ezberdinak erabiliko, izan ere, beste arte diziplina batzuk ere jorratuko dira, hala nola, argazkigintza eta bideogintza, "gorputzaren aztarnak" erreproduzitzeko erabili baitaitezke teknika hauek.

Dora Salazar Altsasun (Nafarroa) jaio zen 1963an. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen eta gero eskultura gradu-ondo ikastaroak egin zituen. Gaur egun Donostia, Bilbo eta Zumaiaren artean bizi da, azken honetan du bere estudioa.

Bilbao Artek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button