BESTELAKOAK

Asteburu honetan ekimenez gainezka Bilbon

Gaur bertan, Zorrotzaurren Uda Zawp Jaialdia hasi egingo da abangoardiako milaka proposamenekin: musika (kontzertu potenteak egingo dira egunero), interbentzio artistikoak, antzerkia, tailerrak, merkatu artistikoak, bideojokoak, Karola zirko espazioa… .

Gaur, On D´Rocks, Klem, Travis Flint & The Cisco Kids, Crazy Horse Session eta Patrol Destroyers Dj bilduko dira kontzertu batean. Biharko proposamenean Pajaro 1 Pajaro2, Viva Bazooka, Yellow Big Machine eta Unai Goikolea artisten txanda izango da.

Beste aldetik, antzerkiaren diziplinak ere ikusgarri interesgarriak eramango ditu hainbat taldeekin. Diva di Palo, Flames Rose we, Tocata Y fuga, Dance to the Sirens,… Hauez gain, Haceria Jazz Club edota Dooroom Collective V. edizioa ere egingo da.

Ordutegiak, zer, noiz eta non begiratu nahi badituzue, ekimenak badu honako webgunea: http://zonafrancazorrotzaurre.wordpress.com/

Munduko Arrozak ekimena Bilbora doa bihar

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala zonaldeko taldeen koordinakundeak sustatzen du Munduko Arrozak ekimena.

Kulturartekotasuna bultzatu nahi du ekimen honek, pertsonen arteko topaguneak eraikiz, kultura eta pertsonen desberdintasunaz gozatu ahal izateko. Gainera, ekimen autogestionatua da, eta jendearen parte-hartze soilean oinarritzen da. Era beran, modu horretan zonalde horretako auzuneen egoera salatu egin nahi da, bizimodu duinagoak aldarrikatuz.

Ekimena Bilboko San Frantziskok Mariaren Bihotza Plazan egingo da, larunbatean, ekainak 15, arroza, nola ez, ekimenaren ardatz delarik. Arroz goxoak prestatzeaz gain mundu osoko dantza taldeak eta musikariak egongo dira jai paregabea burutu ahal izateko.

Bestelako informazioa eskuratzeko hau kontsultatu: http://mundukoarrozak.info/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button