ARTEA

“Ez ikutu, arren” erakusketa ikusgai Artiumen

Guillermo Trujillano, Joan Fontcuberta, Mireia c. Saladrigues, Andrés Hispano, Felix Perez-Hita, Oier Gil, Sandra Amutxastegi, Pau Figueres eta Arturo Rodriguez fito artisten lanekin osatutako Ez ikutu, arren erakusketa dago ikusgai 2013ko irailaren 1era bitarte. Jorge Luis Marzo da erakusketaren komisarioa.

Artiumeko erakusketa aretoetako gorabeheren erregistrotik abiatuta, bisitariek artelanen aurrean eta museoari dagokionez dituzten jokabide eta jarrerak aztertu nahi ditu. “Kontua ez da jarrera horien kalitatea epaitzea, artearen munduak sortzen dituen hautemateen askotarikotasuna eta museoa den bezain gune arautuan gizartearen konplexutasuna nola adierazten den aztertzea baizik”.

Izan ere, jokabide horiek tentsio eragile gisa hartzen ditu erakusketak; hau da, agintearen eta diziplinaren arteko tentsioak: “objektuen lapurretaz eta are artelanen gaineko indarkeriaz mintzo zaizkigu; zaintzaileez, gidariez, jatorrizkoen balioaz eta are ikusleak erakusketagai izateaz ere”.

Hala, erakusketak museoen eta haien barruan dauden objektuen funtzioa aztertzeko aukera zabaltzen du.

Show More

Related Articles

Back to top button