ESZENA

“Ez Dok Hiru” antzezlanaren ibilbide luzea

Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleak ia Euskal herria osotik ibili dira Ez Dok Hiru (Tartean) antzezlana egiten. Orain, ia ehun emanaldi egin ostean Bilbora itzuliko dira, eta irailaren 18an eta 19an, Bilboko Campos antzokiko kupula aretoan izango dira obra formatu akustikoan egiteko.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira oholtza gainean, Adrian Garcia de los Ojos piano-jole eta musikariaren laguntzarekin. “Ez du izango ED3 jatorrizko bertsioaren hornidura musikala, baina antzezlanaren ezaugarriak gordeko ditu, hau da, zuzeneko musika eta umorea, hitza eta antzerkia nagusi diren honetan. Lauzpabost une musikal kenduta, dramaturgia bera eta honen iraupena ere antzekoa izango da”.

Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi diote modu ikonoklasta batean. Proposamen teatral berriaren helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik. Aurreko lanetan egin izan duten gisan, publiko helduari zuzentzen zaio antzezlan dibertigarria eta umorezkoa, eta euskaraz, nola ez!

Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, kasu honetan doktore jakintsu moduan pertsonifikaturik, kanta zatiak erabiliko dituzte, antzerki jostagarria eskaintzeko, estilo ero, deskonzertante eta irrigarriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.