IKUS-ENTZUN

Kubrick eta Erice, Donostiako Kresala zineklubean

Donostiako Kresala zineklubak apiriletik maiatzera bitarteko egitaraua iragarri du. Hala, hil honetako egitaraua emanaldi eta gonbidatu berezi batekin hasiko da, apirilaren 10ean,  Trueba aretoetan: Victor Erice zinegile eta adituak Stanley Kubrick maisuaren 2001: A Space Odyssey (1968) emanaldia aurkeztuko du.

Apirilaren 24an, halaber, Ramon Alos zuzendariak  2104an estreinatu zuen El hombre que quiso ser Segundo filma aurkeztuko du.

Maiatzaren 15ean, Amat Escalante zinegile mexikarraren La región salvaje (2016) filmaren inguruan arituko da Begoña del Teso. 22an, Estibaliz Urresolak Adri izenburuko film laburra aurkeztuko du, eta egun berean, Perdida film luzea ere emango dute.

Bi hilabeteko egitaraua, beste klasiko batekin amaituko da; zineklubaren ikus-entzuleek aukeratutako filma, hain zuzen: John Ford estatubatuarrak zuzendutako How Green Was My Valley (1941).

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button