BERTSOTAN

“Ez da kasualitatea” bertso topaketa

Gaur, irailaren 2an, 19:00etan, Ez da kasualitatea bertso topaketa izango da Deustuko San Pedro plazan, 19:00etan, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeitaren eskutik. Ixak Arruti gitarrarekin eta Gari Otamendi biolinarekin saioari musika jarriko diote.

Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”

Hortaz, saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button