BERTSOTAN

Bilboko “Udaberriko Bertso Saioak” larunbatean hasiko dira

Bilboko Udalak larunbatean hasiko du Udaberriko Bertso Saioak zikloa Santutxuko Karmelo Plazan egingo den saioarekin, 13:00etan: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Ibon Ajuria arituko dira.

Santutxuko Bertso Eskolarekin antolatutako egitaraua maiatzeko hiru larunbatetan, 6an, 13an eta 20an, garatuko da, Karmelo Plazan, 13:00etatik aurrera. Maiatzaren 26an amaituko da egitaraua bertso-poteoarekin, 20:00etatik aurrera. Aurtengoa 33. edizioa izango da.

Hitzordu hauekin osatuko da zikloa: hilaren 13an, Jone Uria, Sustrai Colina, Alaia Martín eta Amets Arzallus; 20an, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Igor Elortza; eta, azkenik, 27an, bertso-poteoa egingo da: Ohiana Bartra,Onintza Enbeita eta Fredi Paia.

“Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, Udaberriko Bertso Saioak programak euskaltzaleen arteko topaleku izan nahi du eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak gure Hirian egiten duen lana bultzatu nahi du”.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button