Nontzeberri

Gasteizeko “Auzo Eszena” programa otsailetik maiatzera bitarte

Gasteizen, otsailetik maiatzera bitarte, eta igande guztietan, Auzo Eszena  izeneko ekimena programatu dute, eta bertan, umorea, antzerkia, dantza edo monologoak eskainiko dira besteak beste,

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak Auzo Eszena ekimenaren denboraldi berria antolatu du XIII. edizioaren baitan. Otsailaren 18tik maiatzaren 26ra bitarte, gizarte-etxeetan ekitaldi-aretoetan eskainiko dituzte ikuskizunak. Programaren helburua da “arte eszeniko ez-profesionalak agertokietara eramatea eta, hala, Gasteizko amateur talde eta artistak babestea. Programa honi esker, beren lana publikoarekin banatzeko eta hiriko kultur agenda are aberatsagoa izaten lagun dezakete”.

2023ko urrian, deialdi publikoa egin zen Gasteizko antzerki- edo artista-talde ez-profesional guztiek beren proposamenak aurkez zitzaten. Deialdira 19 proposamen aurkeztu zituzten eta horietarik 18 eskainiko dira: 9 denboraldi honetan, eta gainerako 9ak urritik abendura bitarteko denboraldian.

Atzo abiatu zen Auzo Eszena Scout y Britte taldeak  eskaini zuen Metiéndonos en fregaos saioarekin. Hemendik aurrea ikusiko diren piezak honako hauek dira: Mago Goyo; Gurualia taldearen Aitor txapuzero; Arai elkartearen Miradas cruzadas izeneko dantza inklusiboa; Arteligio teatro taldearen Candidatas komedia; Kultura&Natura elkartearen Bakardadeak garaitu zituenak ikuskizuna; Juan Monagoren monologo dramatiko bat; Ipazapi taldearen El higo de Filemón lana; eta Amaia Garrosak eta Ane Arrugaetak eginiko Entrakonexiones lana.

Ordutegiak, tokiak eta bestelako informazioak, hemen topatuko dituzue.

Exit mobile version