BERTSOTAN

Gaur hasiko da BBKren Bertsolari Gazteen Sariketa

Atzo aurkeztu zen Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketa. Ekitaldian Bizkaiko Bertsozaleak elkarteko kide den Irune Sotok, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritzaren arduradunak, Juanjo Respaldizak, eta, Bizkaiko bertsolarien txapelduna den Arkaitz Estiballesek hartu zuten parte.

Beraz, gaur hasiko da bertsolaritzaren sari honen edizio berria eta bertan Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bat bertsolari gazte lehiatuko dira. Bi talde finalisten artean 2.000 euro banatuko dira, eta txapeldunak 1.260 eurotako lehen saria jasoko du. Kanporaketak ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira eta sarrera doakoa izango da.

Talde bakoitzak sei bertsolariz osatuta egongo da eta horietako erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak. Finalerako sailkatuko diren bertsolariak Bilboko Kafe Antzokian txapela lortzeko norgehiagoka izango dira, martxoaren 23an, ostiralean.

Aurreko edizioetan bezala, sarian parte hartzen duten bertsolariak zazpi taldetan banatuta daude eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dute. Eskualdeak honako hauek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria,  Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. edizioa irabazi zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button