LITERATURA

Eusko Jaurlaritzak bultaturiko “Urruzuno” lehiaketak epea du zabalik

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Urruzuno Literatura Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko epea zabaldu du. Bertara prosako zein poesiako lanak bidali ahal dira.

Urruzuno Literatura Lehiaketaren helburua euskal ikasleen artean literaturarako zaletasuna bultzatzea da. Aurtengo edizioan DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek parte hartu halako dute: A mailan DBHkoak, eta B mailan, gainerakoak.

Literatur lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, bakarkakoak bi arloetan, eta gaia librea izango da.
Lanak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da. Aurkezten diren lan guztietatik, hogei lanik onenak sarituko dira; hamar kategoria bakoitzean.

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek euskal idazle bat laguntzaile izango dute, uneoro

Bete beharreko baldintza guztiak hemen kontsultatu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies