LITERATURA

Euskarazko sormena sustatzeko xedez, Joseba Jaka beka

Elkar Fundazioak Joseba Jaka abiatu du beste urte batez literatura-sormen lanak sustatzeko helburuz. Deialdi honetan euskarazko eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak sarituko dira. Beka 10.000 eurokoa izango da.

Betebeharren artean honako hauek dituzue: Egin nahi den sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, pertsonaien deskribapena, etab.
Ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoiaren lagina, 5-8 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena, jarraitua alegia.
Eta egin beharreko ilustrazioen lagin bat, gutxienez 4-6 orrialdekoa. Horietatik gutxienez 4 erabat amaituta (testua, marrazkia, kolorea… amaierako itxurarekin).

Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidaliko dira.

Proiektuak abenduaren 31ra arte bidali ahal dira helbide hauetara: josebajakabeka@elkar.eus edo Joseba Jaka beka. elkar Fundazioa. Haizpea industriagunea, 1. 20150 Aduna.

Paula Estevez Del Diego, Adur Larrea Eguren eta Iratxe Retolaza Gutierrez izango dira epaimahaian, eta horiexek aukeratuko dute lanik onena. 2026ko apirilean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena.

Bestelako jakingarriak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button