IKUS-ENTZUN

Euskarazko lehen filmak zaharberrituta kaleratuko ditu Euskadiko Filmategiak

Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarrak 1959tik 1962era eginiko hiru lan zaharberritu eta DVD formatuan plazaratuko ditu Euskadiko Filmategiak. DVDak Berria egunkariarekin batera banatuko dira igandean debalde, hilak 25.

Zinegile bizkaitarrak filmaturiko Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (1961) eta Elburua Gernika (1962) euskaraz buruturiko filmak dira euren osotasunean. Zaharberritze lanak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Getxoko Udalaren, Bermeoko Udalaren, Gernikako Udalaren eta Uribe Kostako Mankomunitatearen finantziazioarekin egin dira, Image Films eta REC Estudioetako laborategietan egin dira. Filmok, gainera, Berria egunkariak banatuko ditu doan, irailaren 25ean.

Pelikulei dagokienez, Ereagatik Matxitxakora 1959. urtean filmatu zuen Elortzak. 23 minutu irauten du eta Ereagatik Matxitxakora bitarteko ibilbidea jasotzen du. Aberria, berriz, 1961. urtean grabatu zuen eta aberriaren inguruko hausnarketa da. Sasoi hartako euskal kultura ere jorratzen du, hala nola, Valentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariak eta Victor Olaeta dantzaria agertzen dira. Azkenik, Elburua Gernika urtebete geroago egin zuen. Bermeon hasi eta Gernikan amaitzen den ibilbidea jasotzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button