ESZENA

“Txiki zikloa” antzerki proposamenak asteburuan, Iruñeko Baluarten

Iruñeko Baluarte Fundazioak Txiki zikloa abiatuko du eta aurtengo edizioan ere, bigarrena,  familiartean gozatzeko sei antzerki ikuskizun jasoko dituen egitaraua antolatu du apirila bitarte.

Hala, azaroaren 16an, datorren larunbatean, hasiko da zikloa Teatro Gorakada konpainiaren Ulisesen bidaia ikuskizunaren bi emanaldirekin: 17:00etan, gaztelaniaz, eta 18:30ean, euskaraz. FETÉN 2019 neska-mutikoentzako Antzerkigintzako Europako Azokan ikuskizun onenaren saria eskuratu duen lan honek Ulisesen abenturak eta zoritxarrak kontatzen ditu, Mediterraneoan Itakarantz bidaiatzen bizi izandakoak. Gorabeheraz eta jokoz betetako bidaia da, eta bertan, “greziar jainkoek bidean jarriko dizkioten zailtasunak gainditu beharko ditu protagonistak”.

Baluarte Txiki ziklo honetan, bestalde, apirilera bitarte aurkeztuko diren ikuskizunak honakoak dituzue:  El circo de don Nicanor (abenduak 14);  Zirku hegalaria (abenduak 14); Te cuento una ópera: Norma (otsailak 1); Pulcinella (otsailak 15); ¿Quién teme al lobo feroz? (martxoak 14); eta  Hilos (FETEN 2016an, Dramaturgia Onenaren eta Emakumezko Interpretazio Onenaren saria, apirilak 18).

Datu guztiak, Baluartek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button