LITERATURA

Euskarazko Irakurle Taldean parte hartzeko prest?

Lau hilabetez, Euskarazko Irakurle Taldea bilduko da Bilboko Foru Liburutegian hainbat liburuz solastatzeko. Ekainaren 8tik 30era bitartean izango da izena emateko epea, eta taldea irailaren 7tik abenduaren 14ra bilduko da, ostegunetan (hamabostero), 18:00etatik 20:00etara

Taldean irakurritako liburuaz hausnartuko da eta alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertuko dira, hainbat ikuspuntu eta iritzi agertzeko.

Ohi bezala, ekimenaren dinamizatzailea Julen Gabiria (Galdakao, 1973) idazlea izango da. Gabiria Soziologian lizentziatua da eta itzultzailea Labayru Ikastegian. Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik. Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen. 2000-2002 denboraldietan gidoilari aritu zen ETBko Hasiberriak telesailean, eta 2002an Baietz gogoratu saioan. Bereak dira besteak beste, Connemara gure bihotzetan, Han goitik itsasoa ikusten da eta Metro bateko letrak lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button