ESZENA

Gabonetako zirkua Maluta jaialdiari esker, Durangon

Durangoko San Agustin Kulturgunearen 25. urteurrenari amaiera emateko, Maluta Zirku Galaren bederatzigarren edizioa hasiko da gaur berton, eta abenduaren 30era bitartean luzatuko da.
Bertako antzokia zirku-karpa bihurtuko da munduan zehar barreak sortzen ibiltzen diren artistak hartzeko. Oraingo honetan honako talde hauek hurbilduko dira Durangora: Lotta & Stina (Finlandia), Non Sin Tri (Madril), Ni Mú (Euskadi) eta Mica Paprika (Portugal). Eta horiekin batera, Ganso & Cía taldearen umorea ere izango duzue.

Hortaz, “lau funtzio esklusibo eta errepikaezin. Ezinezko trebetasunen, birtuosismoaren, poesiaren eta umorearen erakusgarri. Ikusle guztientzako ikuskizuna, gaur egungo zirkua, lehengoak bezain maitagarria eta dibertigarria.”

Diogun moduan, saio guztiak San Agustin Kultur Gunean izango dira, 19:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button