LITERATURA

Euskarazko Irakurle Taldea, Bizkaiko Foru Liburtegian

Sei hilabetez, Bilboko Foru Liburutegian bilduko da Euskarazko Irakurle Taldea, eta bertan hainbat liburuz solastatzeko aukera izango da. Taldean irakurritako liburuaz hausnartuko da, liburuaren alderdi ugariri erreparaturik (pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa,…)

Taldea hamabostero bilduko da, urtarrilaren 27tik ekainaren 16ra, ostegunetan, eta dinamizatzailea Txani Rodriguez idazlea (Laudio, 1977) izango da. Izen emateak gaur bertan egin ahal dira, urtarrilaren 10etik 24ra arte, Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik.

Ekimenaren helburuak honakoak dira: argitaratutako euskarazko azken liburuak irakurtzea eta aztertzea; azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea; ikuspuntuak eta iritziak agertzea, konpartitzea, eta denon artean egindako irakurketa aberastea.

Lehen hilabete hauetan proposatu diren lanak hauexek dituzue: otsailaren 10ean, Epizentroa (Erein, 2021), Nerea Loiola Pikaza; otsailaren 24an, Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021), Eider Rodriguez; martxoaren 3an, Bihurguneko nasa (Susa, 2021), Uxue Apaolaza; apirilaren 7an, Izurdeen aurreko bizitza (Susa, 2021), Kirmen Uribe; apirilaren 21ean, Nola izan garen gauza: euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak (Erein, 2021), Iban Zaldua; maiatzaren 5ean, Kapitain Frakasa: remake bat (Erein, 2021), Anjel Lertxundi; ekainaren 2an, Karena (Elkar, 2021), Alaine Agirre; eta ekainaren 16an, Krakovia (Erein, 2021), Goizalde Landabaso.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button