LITERATURA

Euskarazko ipuinak eta eleberri laburrak sortzeko diru-laguntzak

Dirulaguntza hauek gutxienez 100.000 karaktereko euskarazko literatura-testuak –ipuin nahiz nobela motzak– sortzeko dira. Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 54.000 euro erabiliko dira, eta sei laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa.

Diruz lagunduko diren proiektuetatik hiru behintzat 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dira. Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak) eta diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko.

Araudi osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button