ARTEA

Arteshop: Establezimendu Bat, Artelan Bat

Bilboko Udalak ARTESHOPen IV. edizioaren deialdia egin du. Ekimen honen bidez, uztartu egingo dira merkataritza-sektorearen interesak, Arte Ederren Fakultateko ikasleen interesak eta Bilbao Arte Fundazioko artisten interesak.

Hala, 75 saltegik beste horrenbeste arte-ekintza hartuko dituzte ekainaren 5etik 15era bitartean, eta era berean, Bilbao Arte Fundazioko hamar artistak jardun berezia egingo dute Erriberako Merkatuan.
Ohikoak ez diren lekuetan erakutsiko dituzte artelanak, hain zuzen ere Bilboko saltegietan, eta, horri esker, aldi berean, jende askok izango du artelan horiek ikusteko aukera.  

ARTESHOPen laugarren edizio honetan, hirurogeita hamabost ikaslek hartuko dute parte. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek, euren lanak egiterakoan, Bilbao Arte Fundazioko hamar artistaren laguntza izango dute. Artista horiek komisariotza-lana egingo dute eta artista horiek, baterako erakusketa koordinatua egingo dute Erriberako Merkatuan.

Sariak hauek izango dira: 1.200 euro lehenengo saria, 900 euro bigarrena, eta 600 euro hirugarrena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button