IKUS-ENTZUN

“Tasio” filmaren 30. urteurrena

Montxo Armendariz zinegilearen Tasio (1984) pelikularen 30. urteurrenaren harira, Nafarroako Filmotekak hainbat material berreskuratu ditu bere artxibategitik, eta erakusketa paratu du proiekzio-gelaren sarreran dagoen hallean.

Bertan, askotariko lanak daude: stroy-board-a, gidoia, filmazioko argazkiak, panel informatiboak, eta abar. Erakusketa zabalik izango da uda osoan.

Aipatutako material horretaz gainera, filmaren eszena ezagunetariko bat irudikatzen, ikaztegi bat ere paratu dute. Azkenik, filmazioa egin zen inguruetako eszenatokiak (herriak) eta figuranteak (udalerri horietako bizilagunak) ere jasotzen dira.

Erakusketa osatzeko asmoz, Nafarroako Filmotekak filma ere pantailaratuko du, udazkeneko programazioaren baitan. Horrekin batera, filmaren hazia izan zen Carboneros de Navarra (Montxo Armendariz, 1981) film laburra ere aurkeztuko du zinegileak berak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button