MUSIKA

Indar bat dabil hor

Indar bat dabil hor izenburu enigmatikoarekin aurkeztu du Mikel Markez kantariak (Errenteria, 1971) bere proiektu berria. Lan hau 1988. urtean kantagintzan hasi zenetik plazaratzen duen hamargarrena da.

“Soiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarriak sortu ohi dira, Mikel Markezen lan berriak erakusten duen bezala. Indarra eta soiltasuna, muturretan dauden kontzeptuak diruditen arren, Oreretako kantariaren eskutan, biak izate beraren bi alde osagarri bezala ageri dira, ez baita bata endelegatzen bestearekin batera ez badator. Horretan datza segur aski, hein handi batean, sortzaile xume eta oparo honen sekretua, hainbeste urtez, hasieran bezain tinko eta sujerikor jarraitzeko” adierazi dute ekoiztetxetik.

Markezek oraingo lan honetan lagun batzuen laguntza izan du, hala nola, Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala (eskusoinua), Arkaitz Miner (gitarra akustikoa, mandolina, biolina), Satxa Soriazu (pianoa eta teklatua), Amaiaur Cajaraville (kontrabaxua), Alaitz Telletxea (soinu txikia eta ahotsa), Andrea Bidart eta Gotzon Barandiaran (ahotsak), hala nola Baxenabarreko Aire Ahizpak kantari hirukotea (Xalbador bertsolariaren bilobak); baita  Benito Lertxundiren errezitatua Gauza xumeetan izeneko kantuan ere. Guztien artean grabaketari musikalitate borobila eman eta proiektua herrikoi samur bildu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button