ESZENA

“Hozkailua” antzezlanak zabalduko du Lesakako “Keinu Lehioak” egitaraua

Lesakako Keinu Lehioak antzerki zikloa ostiralean hasiko da, Harriondoa Kultur Etxean, Artedramak taularatuko den Hozkailua obrarekin, 20:00etatik aurrera.

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.
Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Abenduaren 15ean, halaber, Bibote gorriak taldeak Morbus operandi obra antzeztuko du Arranon, 22:00etan. Galder Perezen testuan oinarritzen den antzezlana da.

Azkenik, abenduaren 16an, Abarka antzerki taldeak Besaulkiak aurkeztuko du, Harriondoa Kultur Etxean. 20:00etatik aurrera. Obraren testua gotzon Barandiaran idazleak egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button