ESZENA

Bakardadea arintzeko bidearen bila

Más pequeños que el Guggenheim antzezlana taularatuko da Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoko eszenatokian, martxoaren 1ean, gaueko 21:00etan. Lan honek, 2008an, Antonio Gala fundazioak Espainiako erresidentziarako emandako bekari esker idatzia, eta Veracruz Estatuko Kultura eta Arteetarako Estatu Funtsen laguntzaz, Emilio Carballido Dramaturgia Sari  Nazioanala irabazi zuen.

Los Guggenheim konpainia mexikarraren kideek Euskal Herrian barrena gauzatzen ari diren biraren barruan kokatzen da Más pequeños que el Guggenheim lanaren emanaldia.

Obra Espainian eta Mexikon dago giroturik. Bakardadea arintzeko bidearen bila ekin diote lau lagun langabetuk antzerkigintzari Mas pequeños que el Guggenheim lanean.
Mexikon antzerti ikasketak burututa, Europara abiatzea erabaki dute Sundayk eta Gorkak, ea patuak zer eskaintzen dien bertan. Hiru hilabete nahikoa izan dute itzultzeko, antzerkirik berriro ez egiteko eta hamar urtez elkar ikusi gabe egoteko.
Atzera elkartu dira baina, eta beren bizitzari helbururen bat emango dien antzezlana taularatzekotan dabiltza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button