LITERATURA

Tere Irastortzak “Eta orain badakit” poema liburua plazaratu du

Pamiela argitaletxeak plazaratu du Tere Irastortzaren (Zaldibia, 1961) Eta orain badakit poemategia. Zaldibiarrak zoriontasunari buruzko hausnarketa egin du liburuan.

Amodioa, laguntasuna, amatasuna edo bakardadea dira, besteak beste, Irastortzak liburu berri honetan jorratu dituen gaiak. Idazleak bakarrizketa erabili du gaiok lantzeko; beti ere, norbaiti esateko beharra nabarmenduta.

Batzuetan hika erabili du poemetan; beste batzuetan, berriz, zuka. Izan ere, autorearen iritziz letrek gizartea sortu behar baitute, alegia, elkarrekiko erlazioa. Lan hau, gainera, Karmele Igartua poeta eta lagunari eskaini dio.

Poemok azken hamar urteotan idatzi ditu, eta  iazko lehen lau hilabetean taxutu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button