MUSIKA

Grises, John Berkhout eta MobyDick, gure bazterretan

Larunbatean, azaroak 29, Orioko Karela Kiroldegian, Gure Bazterrak jaialdia egingo da; bertan, Grises, John Berkhout, Giranice, MobyDick  eta Skasti Band musikariek joko dute, 18:00etatik aurrera.

Zeztoako Grises taldea 2008ko urrian hasi zen grabatzen estreinako lan homonimoa, eta horrekin batera irabazi zuten 2009an, Barakaldoko Pop-Rock Lehiaketan bigarren saria. Harrezkeroztik, ibilbide luzea egin du pop eta elektronika nahasten duen boskoteak;  hainbat jaialditan parte hartu du. Iragan ekainean, Anima izenburuko hirugarren lana plazaratu du, eta aurretik, berriz, El hombre bolígrafo (2010).

Eneko Burzako MobyDick musikari bizkaitarra bere taldearekin arituko da jaialdian; iaz, Cotarard Delusion izeneko lana plazaratu zuen, crowdfunding metodoaren bidez. Folk eta rock estiloetatik edaten duten bederatzi kantu jaso ditu diskoan; Mark Laneganen zertzeladak antzematen dira.

John Berkhout-ek, halaber, Fleet Foxes eta Simon & Garfunkel taldeetatik edaten duten indie-folk kutsuko kantuak aurkeztuko ditu. Gogoratu, horiekin batera, Skasti Band Taldea eta Giranice ere arituko direla.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button