BESTELAKOAK

Bitamine Faktoriak sorkuntzarako laguntzak zabaldu ditu

Bitamine Faktoriak sorkuntza-lanak egiteko laguntzen deialdia abiatu du: euren jarduera Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan egiten duten pertsona fisiko edo kolektiboei zuzendutako laguntzak dira, 20-40 urte bitartekoentzat, eta eskaerak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 28an amaituko da.

“Deialdi honen bidez, sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesten ditu Bitamine Faktoriak, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen lagunduz”.

Hala, proiektuak banaka edo taldean aurkez daitezke, eta izaera berritzailea behar dute izan: arte, musika, arte eszeniko, literatura, diseinua, komikia, edo bestelako sorkuntza esparrutakoa.

Aukeratutako proiektuek eskatutako laguntza guztia jasoko dute: “Laguntza bakoitzerako zenbateko maximoa 1.000 eurokoa da, BEZ barne”.

Deialdiaren lotutako xehetasun guztiak: bitamine.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button