LITERATURA

Jane Austenen “Harrotasuna eta aurrejuzguak”, euskaraz

Ana Isabel Moralesek (Bilbo, 1969) itzuli, eta Elkar argitaletxeak plazaratu du Jane Austen (1775-1817) idazle ingelesaren Harrotasuna eta aurrejuzguak eleberria.

Argitaletxeak jakinarazi duenez, “jatorrizko lana argitaratu zenetik 200 urte betetzean eskaintzen diogu euskal publikoari ingeles literaturak eman duen lanik handienetako bat, maitasunezko istorio bat baino askoz gehiago dena eta, urteak igaro ahala, kultura guztietako irakurleak liluratzen jarraitzen duena”.

Ingalaterra georgiarren kokatzen da istorioa, eta, bertan, Elizabeth Bennet-en eta Darcy jaunaren arteko gaizki-ulertu batek aurreiritzi andana sortaraziko du garaiko gizartean: “Haiena bezalako gizarte estu eta hipokrita batean, biak elkarrengana hurbiltzea erabateko abentura izango da”.

Ana Isabel Morales itzultzaileari dagokionez, Euskal Filologia eta Genero Ikasketak egin ditu, Deustuko eta AEBetako Maryland hiriko unibertsitateetan. Itzultzailea izan da Nazio Batuetan eta gaur egun, EHUn.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button