Txirlora elkarteak Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia XXXIV. emanaldia antolatu eta abian jarri du aste honetan. Joan den ostiralean hasi eta igandera arte (urriak 25) Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak sortzaile handien lanik onenak aurkeztuko ditu. Jaialdian 42 emanaldi programatu dira 17 konpainiarekin.
Titerekulti taldearen La aventura del agua; Títeres Fábula teatroren Te acuerdas? edo Onírica Mecánicaren Circo submarino izan dira joan den asteburuan egon diren hitzorduetako batzuk.
Gaur berton, Errioxatik datorren El perro azul konpainiak Superhéroe antzeztuko du; eta datozen egunotan, besteak beste, O.S. Títeres taldeak Paracirco egingo du; Portugaleko, Marionetas Mandrágorak Txano gorritxoren gaineko Capucha Vermelha obra egingo du; Laenananaranjak Kontukantari ekarriko du, eta Titelles Naip taldeak Las aventuras de la familia Ratón egingo du.
Hilabete batez ere txotxongiloen gaineko erakusketa ikusgai egongo da Barrainkuako Udaletegian, eta horretaz gain, bestelako jarduerak, omenaldiak eta abar antolatu dira. Adibidez, bi ikastaro emango dira: Entrenando emociones (Koldo Vio eta Pablo Cuevas) eta Taller en el aula (Gonzalo Cardone).
