BESTELAKOAK

Euskararen erabilera sustatzeko metodologia berria

Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du oinarrian aurkeztutako proposamenak eta Iñaki Eizmendik, Ebete zerbitzuetako arduradunak, herrietan diharduten era guztietako elkarteetara egokitzeko lana egin du, Topaguneko Entitateak Euskalduntzeko Saileko Piedad Dorado (Durangoko Berbaro euskara elkartea), Ainara Labado (Eibarko ….Eta Kitto! euskara elkartea), Itziar Larzabal (Irun Iruten euskara elkartea), Galder Unzalu eta Sonia Perez-ekin batera.

Iñaki Eizmendik metodologia bera aurkeztu zuen. Eskuliburua tresna modura jaio dela azpimarratu zuen eta helburu zehatza duela gogoratu zuen: elkarteetan eragiteko tresna zehatz, erabilgarri eta praktikoa eskaintzea, elkarteotako bizitza soziala (barne eta kanpo funtzionamendua) euskaldundu dadin.

Metodologia aplikatzeko hiru plan pilotoen emaitzak ere aurkeztu ziren. Ermua, Deustu eta Ordizian izan dira proiektuok martxan 2009 eta 2010 urtean zehar eta landu diren arloetan (aisialdi, kirol eta kultur elkarteekin landu da nagusiki orain arte) emaitza interesgarriak lortu ditu. Ermuako Euskal Birusa, Deustuko Berbaizu eta Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak izan dira herri hauetan
egitasmoak gidatu dituztenak.
Azken hilabeteetan beste herri batzuetara hedatzen hasi da metodologia.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button