BESTELAKOAK

Euskarabideak makina bat ekitaldi antolatu ditu Nafarroako gazteentzat

Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaltzeko xedez Euskarabideak makina bat ekitaldi antolatu ditu gazteentzat, eta hala, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, euskarazko kultur zikloa antolatu du, Gora Gora Fest 2021 izenburupean. Euskarabidearen helburu estrategikoa belaunaldi berrietan euskara sustatzea eta euskarazko kultur eskaintza handitzea da.

Programak hainbat jarduera bilduko ditu: antzezlanak, inprobisazioek, tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta beste jarduera batzuk, presentzialak zein online. Jarduerak haurrei eta gazteei zuzenduta daude bereziki, eta oro har familientzako ikuskizunak dira.

Ekimenak Nafarroa kurrituko du eta 52 kultur jarduera eramango ditu honako herrietara: Orbaitzeta, Lesaka, Ezkurra, Castejón, Gares, Tutera, Villatuerta, Aurizberri, Erronkari, Burgi, Doneztebe, Faltzes, Fontellas, Aniz, Zudairi, Lizoain, Jaurrieta, Uharte Arakil, Lodosa, Zarrakaztelu, Erriberri, Zizur Nagusia, Etxauri, Sunbilla, Irurita, Corella, Mugiro, Uharte, Bera, Esparza, Allo, Zangoza, Oibar, Luzaide, Lezaun, Ezkaroze, Larraintzar, Goizueta, Auritz, Viana, Barasoain, Izaba, Agoitz, San Adrian, Antsoain, Larraga, Mañeru, Sartaguda, Irurtzun eta Alesbes.

Gora Gora Festen euskararen presentzia murritzagoa den tokietara eraman nahi izan da, izan ere, hori da ziklo honen helburua: eskola bidez euskara dakiten belaunaldi berriei haien herrian euskarazko ekimen artistiko eta interesgarriak izatea.

Programaren xehetasunak webgune honetan kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button