ESZENA

Martxora bitartean ikusgarri andana ondu dute Kultur Leioan

Urtarriletik martxora bitartean, Kultur Leioako auditorioan makina bat ikuskizun ondu dituzte.  Denetarik izango da: antzerkia, musika emanaldiak eta dantza ikuskizunak.

Aste honetan (urtarrilaren 19an) abiatuko da lehen ikuskizuna Murtziako Nacho Vilar Producciones konpainiaren Constelaciones lanarekin. Urtarrilaren 21ean bigarren proposamena helduko da La Enana Naranja konpainiaren Zimurren artean kontu kantari. Lan horrek amamei eta aititeei omenaldia egin nahi die.

Otsailaren 2an, Tanttaka Teatroaren El color de la leche lana iritsiko da Kultur Leioara. Oholtza gainean istorio hau ikusiko dugu: “Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren  kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan marra beltz pila bat besterik ez ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.”
Otsailaren 18an familientzako txanda izango da berriro, eta Anita Maravillasek Andereño pieza eramango du Leioara. Otsailaren 23an Guapa pieza oholtzaratuko du El mono habitado konpainiak. Bertan edertasuna da gakoa, agerikoa eta ezkutukoa.
Eta martxoan, Txalo Produccionesen Almacenados; La Dramática Erranteren Yerma; eta Markeliñeren Mamut lana ikusgai izango dira.

Dantzaren esparruan, Eva Guerrero eta Doos Colectivo taldearen Tierra de Nadie dantza martxoaren 15ean programatu da.
Azkenik, musikari dagokionean, Gontzal Mendibilek eta Iñaki García Uribek narrazio herrikoiak abestu eta kontatuko dituzte Gorbeia izeneneko emanaldian, urtarrilaren 26an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button